LEHENGAIAK
Gure artean dauden baliabideak edo lehengaiak mugatuak dira. Daudenak daude eta beraz, hauek modu eraginkorrenean erabili beharko genituzke. Ekonomia mota hau, baliabide hauek ahalik eta gehien aprobetxatzean datza, beraz, mugatuak diren baliabide hauek ahalik eta denbora gehien mantenduko genituzke gure artean. (Bilboko Ingurugela, Beatriz Anton)
Europako Batzordeko datuek diotenez, errekurtso merke eta ugarien garaia amaitzen ari da. Izan ere, XX.mendean zehar produktuak egiteko erabiltzen ziren erregai fosilen erabilpena hamabi aldiz handitu zen eta baliabide naturalen erauzketari dagokionez hogeitahamalau aldiz. (Bilboko Ingurugela, Javier Agirre)
Europar Batasuneko hiritar bakoitzak urteko 16Tn materialetan kontsumitzen ditu, horietatik 6Tn baztertzen dira eta horien erdiek zabortegietan bukatzen dute.