top of page

Jakin badakigu ekonomia kapitalistak gidatzen duela gaur egungo gizartea, baita baldintzatu ere. Kontsumoaren garaian bizi gara eta horrek kalteak besterik ez dakartza ingurumenari dagokionez.

Gizakiak betidanik hondakinak sortu ditu historian zehar. Errepaso orokor eta oso azaleko bat egiterakoan, ikus daiteke gizakiak hasiera hasieran hondakin organikoak besterik ez zituela sortzen. Erdi Aroan aurkitu diren hondakin nabarienetarikoak berriz, tintak dira, gehienak organikoak. Azkenik, industria iraultzaz geroztik, metalak, mineralak eta petrolioak eratutako hondakin arrastoak aurki daitezke. Nolanahi ere, arazo larriena ez da material horietatik eratorritako hondakinak sortzen hasi garela. Baizik eta, arazoa da, kapitalismoaren eskutik datorren kontsumo masiboak, gehiegizko hondakinak sortzen dituela. Eta gainera, hondakin gehienak aipatutako hiru elementu horietatik datozenez, oso kutsakorrak direla eta zailak deskonposatzen.

Baina guzti honi pare bat faktore gehitu behar zaizkio: alde batetik, obsolezentzia programatuaren eraginez gauzak urte gutxira apurtzeko diseinaturik daudela, eta bigarrenik, puskatzen zaizkigun gauzak ez ditugula konpontzen, berriak erosten ditugu alegia. Honen guztiagatik da hain garrantzitsua ekonomia zirkularra praktikan jartzea. Gauzak soilik birziklatzearekin ez delako konpontzen sortzen ditugun gehiegizko hondakinen arazoa. Gainera, zerbait behar bezala birziklatzeko eta objektu horretatik ahalik eta zatirik handiena birziklatu ahal izateko, aurretik birziklapen hori modu egokian egiteko diseinaturik egon behar da. Naturan dena ziklikoa den moduan, gizakiok ere era ziklikoan jokatu beharko genuke. Horregatik da hain garrantzitsua ekonomia zirkularra ezagutaraztea eta aurrera eramatea. Dena dela, hondakin hoberena sortzen ez dena da.

SORTZEN EZ DEN HONDAKINA: HOBERENA

  • Facebook - Grey Circle
  • Twitter - Grey Circle
  • YouTube - Grey Circle
  • Instagram - Grey Circle
bottom of page