FABRIKAZIOA
Fabrikazioari dagokionez, ekonomia zirkularrak produktuak fabrikatzeko modu berri bat ekarriko luke. Honen ondorioz lanpostu berriak eta jarduera ekonomiko berriak sortuko lituzke. (Zergatik?)
Gaur egun, produktuen fabrikazioa ekosistemen suntsipena ekartzen du. Produktuak urte batzuetan iraun eta gero zaborretara botatzeko fabrikatzen baitira eta ez konpontzen saiatzeko, honek ingurumenean aurkitzen ditugun baliabideen ustiazio erraldoi bat ekartzen du. Gaineratu beharra dago, gaur egun daukagun baliabide naturalen ustiapenarekin jarraituz gero 2050.urterako lur planeta bi aldiz beharko genukeela eskaria asetzeko, bizakiko ingurugelak esakinitako datuen arabera.
Ekonomia zirkularraren bidez uztiapen honekin bukatu nahi da, baliabide urritasunari aurre egin ahal izateko eta gure ingurumena ez suntsitzeko.
Ekodiseinuan azaldu bezala, produktuen piezak berriz erabili ahal izateko moduan ekoiztuko dira, horrela, erabilitako produktuak erraz konpondu ahal izango dira eta hauen berrerabilpena ziurtatuko da. Produktuen fabrikazioan aldaketak eginez, urritasunari aurre egin eta gure ekosistema babesteko aurrerapausoak emango dira. Hau egiteko, produktu bat sortzeko 100 pieza erabili beharrean sinplifikatu eta 40 piezekin fabrikatzea da jomuga, aurrez esandako helburuak lortzeko.
Fabrikazioan erabiltzen den energia garrantzia handia du baita ere, energia berriztagarriak izatea funtsezkoa da. Horrela fabrikazio prozesuan sortutako hondakinak zero izango lirateke (berotegi efektua sortzen duten gasak, energia nuklearraz sortutako hondakinak,...).
Europar batasunak dagoeneko bide hau hartu du, eta 2020. urterako bere helburuetan dago energia kontsumoa eta berotegi gasen efektua %20 murriztea, 2050. urterako deskarbonizazioa burutzeko helburuz.