Laura Ahva
Gure bigarren hizlaria izan den Laura Ahvak, arreta jarri du organizazio semi instituzionaletan. Organizazio horiei buruz dio, kazetaritza iniziatiba txikiak dituztela baina ezin direla kazetaritza lantzat hartu.
Ahvak azaldu du, testuinguru honetan kazetarien eta hiritarren arteko elkarlana posiblea dela. Gainera, badago joera bat non ohitura bilakatu den herritarrek eskainitako informazioa erabiltzea notizia bat idazterako orduan. Horiei, partaidetza-notizien organizazioak deritze. Horren adibidea Cafe Babel da. Sarean dagoen aldizkari bat da, non herrialde ezberdineko ikasle zein gazteek hizkuntza ezberdinetan berriak idazten dituzten. Honen finatzarizazioa Europear Komisiotik dator eta alde pribatuetatik ere. Bertan idazten dutenak ez dira kazetari kualifikatuak eta ez dute dirurik irabazten, “inbetweeners” deitzen zaie. Honetan, herrialde batzuetan jorratzen ez diren zenbait gai landu egiten dira. Sinesgarritasuna lortzeko, informazioaren kalitateari bisiten kopuruari baino garrantzi handiagoa eman diote.
