top of page

Sinesgarritasuna sarean

Azken hamarkada hauetan, sare sozialek garrantzia handia lortu dute, ez bakarrik erabilera pertsonalean, baita komunikazioaren industrian ere. Hedabide askok hauen erabilera egin dute informazioa zabaltzeko, baina, benetan zuzenak al dira informazioa zabaltzeko?

Sare sozialen sorrera baino lehen informazioa prentsaren bidez zabaldu egiten zen. Prentsaren bitartez ezin ziren momentuan gertatutako datuak jakinarazi. Sare sozialen sorrerarekin informazioaren berehalakotasuna lortu zen, momentuan izandako gertakizunei buruzko informazioa ematea ahalbidetuz.

Gaur egungo sozietatean internet funtsezkoa bihurtu da, berehalakotasunari garrantzia handia ematen baitzaio. Dena dela, sare sozialetan argitaratzen den informazioa anitza da, askotan gehiegizkoa. Interneten bidez edonor bihurtu ahal da informazioaren  sortzaile, honek zenbait arazo ekartzen ditu; informazio faltsua zabaltzea eta gaizki-ulertuak egotea, adibidez.

Twitter eta Facebook informatzeko tresna garrantzitsuenetarikoak bihurtu dira. Hauen bidez informazio faltsu asko argitaratu egiten da, eta hau kaltegarria izan daiteke. Egunero sarean bueltaka dauden buloak gertakizun bati buruzko ezjakintasuna sortzen dute, eta aldi berean informazio kontrajarriak aurkitzea eragin dezake, jendearen ezagutzak nahastuz. Hauteskundeak daudenean adibidez, informazio anitz aurkitzen dugu, bozka-nahiari buruzko inkesta asko daude, bakoitza bere interesaren aldekoa, sare sozialen bidez datu hauek erraz zabaldu daitezke inolako mugarik gabe. Desinformatu egiten da.

Ukaezina da komunikazioaren industrian lan egiten duten hedabideek sare sozialen eta interneten beharra dutela, baina hauek sinesgarritasuna galtzen dute notizien manipulazioa gauzatzen denean. Beraz, sare sozialak komunikazioaren industrian etorkizunezko herraminta izatera ailegatzeko, arau eta legeen bidez informazioren zabaltzea kontrolatuko beharko litzateke.

  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle
  • YouTube - Black Circle
  • Instagram - Black Circle
bottom of page