top of page

Steve Paulussen

Lehenengo hizlaria Steve Pulussen izan dugu. Sare sozialek berri partizipatiboak ahalbidetzen eta aldi berean, mugatzen dituztelaren inguruan aritu da.

 

Paulussenek eta bere lan-taldeak, liburu bat idatzi zuen orain dela zazpi bat urte. Baina teknologian eman diren aldaketa azkarren ondorioz, apur bat atzeratua geratu zen liburua. Izan ere, garai hartan sare sozialek ez zeukaten garrantzia handirik, Twitter-a eta horrelakoak ez baitziren existitzen. Baina orain, sare sozialen terminoak ezinbestekoak dira kazetaritza modu berriak ulertzeko. Horiei esker, publikoa geroz eta parte-hartzaileagoa da, publikoak notiziekin feed back-a egin dezakeelako.

Paulussenek baita ere aipatu du, 2017ko grafiko baten arabera, ondorioztatu duela geroz eta jende gehiagok mugikorrera jotzen duela berriak bilatzeko, eta beraz, horrek aldaketak dakartzala. Izan ere, gaur egun, biztanleek kazetarientzat informazio iturri bezala joka dezakete. Honen ondorioz, biztanleek informazio asko eskeintzen dute. Honen adibidetzat Udaberri Arabea jarri du Paulussenek.

#MeToo publikoaren partizipazioaren beste adibide bat da. Bertan ikusten da sare sozialek duten kapazidadea jendea ahalduntzeko. Mugimendu honek erakusten du nola gutxiengo sozial batek sare sozial baten bidez jendea sentsibilizatzera heldu daitekeen, eta horren ondorioz, komunitate sentsazioa eratu dezakeen gairen baten inguruan.

 

Dena dela, gure lehen hizlariak azpimarratu du, Facebook bezalako sare sozialek notiziak manipulatu egiten dituztela eta beraz sinesgarritasuna airean geratzen dela.

Steve Paulassen hizlaria eta Irati Agirreazkuenaga moderatzailea - Berrien Bazterra
  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle
  • YouTube - Black Circle
  • Instagram - Black Circle
bottom of page