top of page

José Alberto García Avilés

Kongresuko bigarren eguneko lehenengo hizlaria izan zen José Alberto García Avilés. Honek, berrikuntzaren inguruan hitz egin zuen. 

Kazetaritza oso azkar aldatzen ari da eta berrikuntzarik egiten ez badira egunkari edota hedabideetan, plataforma hori desagertzeko arriskuan egon daitekeela zioen. 

Lau printzipiorengatik berritu behar da: beste taldeengandik desberdintzeko, irakurle berriengana hurbiltzko, prosezua hobetzeko eta azkenik marka hori marka berritzaile moduan kokatzeko. 

New York Timesen berrikuntza estrategia azaldu zuen, hau hobeto esplikatzeko. Honek esaten zuen berritu egin behar zutela bizirauteko eta eboluzionatzeko. Izan ere Estatu Batuetan egunkari hau bezain egunkari onak daude eta honi indarra kentzear zeuden. Hauen estrategia beraz, hiru puntutan oinarritzen zen: berritu istorioak kontatuz, produktu erakargarri eta nahitaezkoa eskaintzea eta azkenik negozio-eredua aldatzea. 

José Alberto García Avilés- Ziberkazetaritzaren Nazioarteko XI.Kongresuan - Berrien Bazterra
  • Facebook - Black Circle
  • Twitter - Black Circle
  • YouTube - Black Circle
  • Instagram - Black Circle
bottom of page