2. mahi ingurua:
Publikoarekin konektatu: markaren sorrera edukien eta imaginario kolektiboen zabalpenerako giltzarri gisa
Parteartzaileak
​
​
​
​
​
​
​
​
​



Naroa Jauregizuria
(Komunikazioan aditua)
Xabier Zabaleta
(Goazen/Pausoka)
Xabi Paya
(Donostia2016)

Irati Agirreazkuenaga
(MODERATZAILEA)
Kongresua ixteko mahai inguru bat egon zen, Irati Agirreazkuenaga moderatzailea izanik. Mahai inguru horretan parte hartu zutenek, markaren inguruan aritu ziren hitz egiten, bakoitzak bere markaren definizioa emanez eta nola ulertzen duten markaren kontzeptua adieraziz. Payak eta Zabaletak, markaren definizioa marketingaren arlora eraman zuten. Jauregizuriak berriz, markaren kontzeptua nazioarteko identitatera eraman zuen.
Xabi Payak azpimarratu zuenez, prentsaren ondorioz hartzen diren inertziengatik, produktu baten logoari marka deitzen zaiola. Berarak esan bezala, “marka kultur proiektuetan ulertzen dut, egiten duzun produktuaren balio ukigarriak eta ukiezin guztiak trasmititzen dituenean produktuak”. Xabi Zabaletak, Payak duen kontzeptuarekin bat datorrela esan du.
Naroa Jauregizuriak berriz, sistema kapitalista globalizatuarekin batera datorrela marka uste du. Baita ere esan du, nazioak markekin harremantzen hasi direla eta lehia elementu bezala hasi direla erabiltzen markak. Nazioen arteko lehia elementu bezala alegia. Nazioek duten estrategia bezala ikusten du Naroak markaren kontzeptua.
