Jan 03, 2023
Asier Sanchez
La ignorancia es la felicidad
Komunikazio eta informazioa gizakiaren jakinminaren ase gai izan dira gizakia pentsatzen hasi zen egunetik bertatik. Hauek izan dira gizakiaren eboluzioa aurrera bultzatu duten lehengaiak. Lehen gai hauek azken urteetan gure sistemaren oinarri bat bihurtu dira. Dagoeneko ez dira grin bat behar bat baizik gure gizartean aurrera egiteko. Gure munduak jasaten dituen etengabeko aldaketak ezagutze eta ulertzeko. Baina dagoeneko ez da denon eskura dagoen erreminta, baizik eta sistema honen beste produktu. Gaur egun komunikazio eta informazio oso kontrolatuta dago medi batzuen inguruan. Baina hori alda jarraitu nahi dugun bidea?
Komunikazio ez kontrolatua edukitzeak, hainbat abantaila dituela ez dago esan beharrik eta edozein pertsonarentzat ez boterean daudenentzat soilik.
Kaleko jende soilarentzat ignorantzia, askorentzat poztasunaren iturria, ez badakizu zer gertatzen hari den beste nonbait ezin duzu kezkatu horretaz. Gauza bera zure buruarekin, ez badakizu lapurtzen hari zaizkiazula ez zara kezkatuko horretaz, beraz zoriontsu zara zure mundu idiliko horren barruan.
Beste abantaila agintean daudenentzat da, hauei informazioaren kontrolak botera ematen baitie. Kaleko jendearen poztazun hori ignorantzian sortua hauen boterea da beraien gan, beraiek nahi dutena bakarrik jakingo baidute. Ez dute beren inguruan gertatzen ari den guztiaren inguruko informazio jasoko, munduaren ezagutza mugatua edukiko dute.
Informazioa aske balego berriz gauzak guztiz kontrakoak izango lirateke. Kaleko jendeak bere inguruan gertatzen ari den guztia jakingo luke, lapurtu egiten diotela jakingo luke eta baita ere munduaren beste puntan gertatu diren hilketa bortitzak. Honek ez lioke poztasunik ekarriko, baizik eta tristura eta sumina, baina ez litzateke bere mundu isolatuan biziko, munduaren egia jakingo luke eta bere ingurukoa ulertu eta aldatzeko bideak hartu. Boteredunentzat berriz beren kontrolaren amaiera izango litzateke. Beren kontrol pekoek dena jakingo balute, kontrolik gabekoak bihurtuz askeak bihurtuz.
Beraz nik argi dut, ez dut uste “la ignoracia da la felicidad” esaldia dela egia, emandako poztasuna ez baita benetakoa kontrolpekoa baizik. Nahiago dut inguratzen gaituen munduaren inguruko errealitatea jakin naiz eta tristura eta sufrimendua soilik eman, horiek aldatzen saituko bainintzateke . Aldaketa hori izan baida gizakia gaur egun dagoen lekura eraman duena eta aurrera jarraitzen lagunduko diona.
Feb 23, 2023
Jone Arriola
Eragin positiboa dute “influencer”-rak gugan?
Sare sozialen indarra gaur egun izugarria da. Gaur egun edonork dauka sare sozial baten- batean kontu bat: Twitter, Facebook, Instagram... Modu batera edo bestera konektatuta gaude eta konturatu gabe horrek gugan izugarrizko eragin subliminala dauka.
Sare sozialen ondorioz, mundu-mailako talde berri bat eratu da “influencer”, “youtuber” edo dena delako pertsonen taldea hain zuzen ere. Hitzak esaten duen bezala, hauek hartzailea “influitzeko” helburua daukate, hau da, eragin positiboa izan behar dute hartzailearengan.
Esan bezala, positiboki eragin behar dute baina nire ustez eragin hau negatiboa da. “Influencer” hauek, beraien bizitza perfektua erakusten digute, zer jaten duten, egiten duten kirola, erosten dituzten arropak edota probatu duten makilajea. Entretenigarria izan daiteke bai, baina gu konturatu gabe guzti honek ondorio txarrak ditu gugan.
Hasteko, pertsona hauek beraien bizitza perfektu hori erakustean, gure bizitzarekiko frustrazio bat eragin dezakete; guk beraiek dituzten gauzak eduki ezin ditugulako gure egoera ekonomikoarengatik edota diru sarrerarik ez ditugulako adibidez.
Bestetik, beti janari osasungarriak jatera bultzatzen gaituzte edota kirola egitera gorputz “perfektu” bat edukitzeko. Honek eragiten gaitu, gure fisikoarekiko kritikoagoak izatera bultzatzen gaituelako eta honek, gure gorputzarekin obsesionatzera eragin dezake. Berdina gertatzen da erosten edo probatzen dituzten gauzak erakusten dituztenean, erostera bultzatzen gaituztelako. Inkontzienteki kontsumismora bultzatzen dute, behar ez ditugun gauzak erosten ditugu.
Nire ustez bakoitzak bere bizitza eta bizimodua dauka eta hori aprobetxatu eta gozatu behar dugu besteenarekin konparatu gabe.
Bigarrenik, janariaren eta kirolaren gaian, ados nago bizitza osasuntsu bat izateko ondo jan eta kirola egin behar dela baina ez gara obsesionatu behar gorputz “perfektu” baten bila. Nahi duguna jan behar dugu inongo mugarik gabe. Gustura egon behar gara garen moduan, gorputz “perfektu” baten bila ibili gabe, gorputz perfektua gustura sentitzen garen gorputza baita inongo erreferentziarik edo inorekin konparatu gabe.
Azkenik kontsumismoaren inguruan, aitortu behar dut nik “influencer” hauen ondorioz behar ez nituen gauzak erosi ditudala eta azkenean lortzen dugun gauza bakarra dirua zentzurik gabe gastatzea da.
Ondorioztatzeko, sare sozialen presentzia ukaezina da gaur egun eta ez da egun batetik bestera desagertuko den plataforma bat izango. Baina ikusten ditugun gauzen inguruan hainbeste ez “influentziatzen” saiatu beharko genuke. Guk nahi dugun edo behar dugun gauzak erosten edota gustatzen zaigun hori egiten.
Oct 21, 2017
Nerea Mazo
Erihotza
Zein den latza hurbileko norbait galtzea, ezta? Ez naiz ari adiskidetasuna galtzearen inguruan, ezta bizitzako gora-berengatik lagun baten kontaktua galtzearen inguruan. Ez, ez, ez, heriotzaren inguruan nabil ni berbetan. “Herio” da mitologian heriotzaren izena, hitz beldurgarri horren hasiera da “herio”. Berriz, “-tza” da hitzaren amaiera, berez zentzurik ez duena. Beste era batean zatitzen dut nik hitza. Jakin badakit hotzak ez duela zerikusirik hitzaren morfologiarekin, seguruenik soilik niretzat kointzidentzia besterik ez dela, baina atentzioa deitzen dit hurbileko norbaiten heri(h)otzak barruak nola izozten dizkigun. Beraz, “heri” ez da ezer niretzat, bai ordea -(h)otza.
Urtaroak ulertzen ez dituen hotza da, neguak irauten duena baino gehiago geratzen dena norberaren baitan. Baina kontuz! Ez zaitez okertu, tamalez hotz hori ez da soilik zure barnean finkatzen. Tamalez, zure begi-zuloetara loratu daiteke hotza, zure irribarrera, zure azalera. Tamalez diot, bai, ez itsusiago egiten zaituelako, baita tristuran ere edertasunarentzako lekua dago. Baizik eta, tamalez diot, loratze horrekin agerian geratzen delako zure barneko egoera, eta psikologo adituak direlakoan, jendeak azterketa sakon bat egiten dizu komeni zaizuna zer den esaten dizuten bitartean. Bai, badakit ez dutela intentzio txarrarekin egiten, are gehiago, ondo ikusi nahi zaituzte. Baina agian, doluaren fase ezberdinak eta haien ordena aldagaitzari buruzko hitzaldia ez da momentuan bertan behar duzuna. Eta zer, doluaren faseak beste orden “desordenatuan” bizitzen baditut? “Kontuz ibili, agian aurrerago dena kolpe batez etorriko zaizu gainera”, entzun izan dut askotan, eta beldurtu izan nau. Oraindik beldurtu ere egiten nau pentsatzeak egunen baten zorigaiztoko ikusi dezakedala nire burua, doluaren faseak ez ditudalako behar bezala burutu.
Nire ustez, bakoitzak gertaerak modu ezberdinetan bideratzen ditu, eta nork bere ordena du gauzak sentitzeko. Ados nago jende askok sentimendu berdinak bizitzen dituela eta orden berdin bati jarraituz, baina horrek ez du dolua nolakoa izan behar den adierazten. Niretzat doluak ez du eskema itxi eta zurruna mantentzen, baizik eta pertsonaren arabera malgua da, eta norberak bere doluaren ibilbidea eratzen du. Nolanahi ere, hamaika kasu daude, baina inori ez zaigu gustatzen zer egin eta zer komeni zaigun entzutea. Are gutxiago hain egoera ezegonkor batean eta bestearen iritzia ez badugu eskatu. Beraz, hurrengo batean, kontu handiagoz ibili, zure psikologo ezkutua gordeta mantendu, eta besarkada handi eta bero bat eman hurbileko norbait galdu duen lagunari. Soilik horrela lortuko baituzu zure laguna benetan kontsolatzea eta zure babesa erakustea.
Oct 21, 2017
Iñigo Gonzalez
Eukaliptoaren negozioa
Gaur egun, Iberiar penintsularen iparraldeko eremu askotan Eukaliptoaren populazioa oso handia dela ikus dezakegu. Eukalipto baso gehienak kostaldean kokatzen dira. Hauek etengabe birpopulatzen dituzte, baina, gure ingurunerako onak ala kaltegarriak dira?
Alde batetik, Eukaliptoa gure klimara oso ondo moldatzen den zuhaitz espezie bat da, eta esan beharra dago basoak birpopulatzeko oso espezie ona dela, Eukaliptoa oso azkar hazten delako.
Beste aldetik, Eukaliptoa oso azkar hazten denez, egurgintzan lan egiten duten enpresa askok baso hauen populatzea sustatzen dute, eta baso autoktonoekin amaitzen dute. Gainera, Eukaliptoak gure ingurunerako oso eragin kaltegarriak dakartza, hauen hostoak lurrera jausten direnean ez direlako usteltzen.
Hirugarrenik, aipatu beharra dago Eukaliptoek sute bat pairatzeko erraztasuna dutela, lurrean geratzen diren hostoak sikatzen direlako, eta berez, Eukaliptoaren hostoak oso azkar erretzen direlako. Galizian, Asturiasen eta Portugalen izan dugu honen adibide berriena, asteburu honetan 200 sute inguru izan dira, gehienak Eukalipto basoetan. Espezie autoktonoek suarekiko erresistentzia handiagoa dute, eta honela, suaren hedapena moteldu egiten da, baina Eukaliptoaren birpopulatzearen ondorioz baso autoktonoak desagertzen ari dira.
Gainera, bertoko gobernuek ez dituzte inolako neurririk hartzen arazo honekin amaitzeko. Neurriak hartu beharrean hauek enpresei lursailak eskeintzen dizkiete euren negoziorako basoak landatzeko. Arazo honekin amaitzeko estatu osoan neurri bat adostu beharko litzateke, bertoko ingurunea eta baso autoktonoak babestuko lukeen adostasuna.
Beraz, esan dezakegu Eukaliptoak eragin kaltegarriak ekartzen dituela gure ingurunerako, honen hostoen ondorioz lurra zimeldu egiten delako, eta, gainera, sute arriskua ekartzen dutelako. Enpresek gure basoekin negozioa egiten duten bitartean gure landare eta zuhaitz autoktonoak desagertzen ari dira.



