Munduan dagoen tailer modernoena eraiki du Danobat kooperatibak
- Jone Arriola
- 22 oct 2017
- 2 Min. de lectura
Makina, soluzio eta makina erremintako zerbitzu aurreratuan erreferentea da Danobat
Erabat automatikoa den tailer bat eraiki du Danobat kooperatiba elgoibartarrak Australiako Pilbara basamortuan. Trenen bidez, burdina basamortutik portura garraiatzen dute eta tailer honetan tren horien mantentze lanaz arduratuko dira.

2013an hasi ziren proiektua burutzen eta 2017an hasi da tailerra martxan. Australiako ipar-ekialdean kokatuta dagoen basamortuan baliabide mineral ugari aurki ditzakegu eta baita muturreko baldintza klimatikoak ere. Izan ere, bertan 40ºko batez besteko tenperatura izaten da.
Basamortuko mintegietatik burdina atera eta mineral hori portuen terminaletara garraiatzeko lana, meatzaritzan liderra den Australiako BHP Billiton enpresak egiten du eta Danobatek konpainia honentzat eraiki du tailerra. Hauek, garraioan erabiltzen dituzten trenak, egoera egokian mantentzeko.
Guztiz automatikoa den tailerra da, beraz jendearen presentzia oso txikia da, dena makinek kudeatzen dutelako. Instalazioa gai da bagoi bat 28 minututan konpontzeko beraz, trenen mantentze lana oso dinamikoa eta azkarra da.
Danobat enpresa/Jone Arriola
Hau ez da trenen mantenitze prozesuaren inguruan Danobatek egiten duen lehenengo proiektua. Errusian eta Italian ere gauzatu dituzte beste proiektu txikiago batzuk 2013. urtean. Danobateko lehendakaria den Cesar Arriolak aitortu du Australiako tailer hau aurrera eramatea, kooperatibarentzat aurrera pauso bat izan dela. Gainera, munduan horrelako tailerrak egiteko kapaz diren enpresa gutxi dagoela azaldu du Arriolak: “tailer honekin gure izenak indarra irabazten du mundu mailako beste enpresen aurreran”
60 urte martxan
Danobat Kooperariba, 1954. urtean fundatu zen Elgoibarren (Gipuzkoa) eta orain 600 langile inguru ditu Euskal Herrian, Estatu Batuetan, Alemanian eta Erresuma Batuan dituen lan instalazioetan guztira.
DANOBATek bezeroekin elkarlan estuan oinarrituz, giltza eskura erako soluzioak garatzen ditu. Sektore aeroespazialean, trenean, automobilgintzan, energian, petrolioan eta gas sektorean aplikatzen dituzte.DANOBAT, Danobatgroup taldearen barne dago eta bertan beste lau kooperatiba aurkitzen dira: Soraluce, Goimek, Goit eta Latz, eta denak Mondragon korporazioaren barne daudelarik.
Danobat enpresa eta bertako lehendakaria/ Jone Arriola
Comments