Motxila 21 taldeak kontzertua eman du Orion
- Asier Sanchez
- 22 oct 2017
- 2 Min. de lectura

Asier Sanchez /Motxila 21
Down sindromea duten 12 pertsonek osatzen dute taldea
Motxila 21 talde nafarrak kontzertua eman zuen urriak 21 larunbata, Orion (Gipuzkoan).
Talde hau Nafarroan sortu ze eta Down sindromea duten 12 pertsonek osatzen dute. Kontzertua Orion Ostiraletik igandera bitartean antolatu ziren ainbat ekintzetako bat izan zen kontzertua.
Asier Sanchez /Plazan jendea kontzerua ikusten Asier Sanchez /Plazan jendea kontzerua ikusten
Kontzertua herriko plazan izan zen arratsaldeko 19:00-etatik 21:00 bitartean. Kontzertua aurrera joan ala gero eta pertsona gehiago bildu ziren plazan ikustera, amairen 200 pertsona inguru i
zanez.
Kontzertuan kantu ugari jo zituzten, batzuk beraiek konposatuak eta beste batzuk kantu ezagunen bertsioak. Estilori dagokionez Rock ezberdin bat plazaratu zuen taldeak eta baita beste genero batzuetako katuak ere. Musika jotzeaz gain oholtza gainean dantza ere egin zuten taldeko kideek.
Talde duela 11 urte sortu zen Iruinan. Motxila 21 taldearen izena, beraiek aitortu dutenez beraien gaixotasunetik dator. Zehatzago esan da beraiek 21 kromosoman duten aldaketak beraientzat dakarren zamatik dator izena. Talde honek beraien karreran zehar mundu osoan zehar eman ditu kontzertuak. Kontzertuak eman dituzte Madrilen, Italian eta Ingalaterran, baita ere eszenatokia David Bisbal bezalako abeslariekin partekatu dute.
-Audioa: Motxial 21
Asier Sanchez/Motxila 21 Asier Sanchez/Motxila 21
Asteburuko beste ekitaldiak
Orion asteburuan ere, beste hainbat ekitaldi ezberdinak izan ziren. Ostiral arratsaldean herriko Xaltzerak taldeak, LGBT-eko banderaren kolorez pintatu zituen Orioko zubiko eskilarak gizarteko sektore honen alde.
Ostiralean ere Go!azenen dantza ikuskizuna izan zen Zaragueta eskolan, 40 urte Euskaraz Heziz programaren barruan. Bertan gaztetxoek dantza egin ahal izan zuten telesaileko hainbat aktorerekin.
Mandala taldeak eren, bere 11. Urteurrena ospatzeko, arraun etxean hainbat jarduera ezberdin antolatu zituen arraun etxean asteburu osoan zehar. Esate baterako Yoga jardunaldiak izan ziren larunbat goizean eta “Heriotza duinari” buruzko hitzaldian larunbat arratsaldean Iñaki Olaizolaren eskutik. Igandean berriz “Isildutako Dolua” hitzaldia izan genuen Nahikari Alkortaren eskutik.
Ekitaldi hauetaz gain beste hainbat ekitaldi ere izan ziren Orion asteburu osoan zehar Oriko udalak eta Oriko ainbat talde ez berdinek antolatuak.
Comments