top of page
albistea

Mari Luz Estebanek feminismoa eta euskalgintzaren harremanaz hitz egin du

  • Jone Arriola
  • 14 oct 2017
  • 2 Min. de lectura

Sei ekitaldiz osatuta egongo da urrian ospatuko den feminismoaren eta euskalgintzaren zikloa



Uxue Alberdi bertsolariak, Mari Luz Esteban antropologoa elkarrizketatu zuen urriaren 2 an Elgoibarko Kultur Etxean. Gotzon Garate idazle elgoibartarraren heriotzaren bederatzigarren urteurrena delako egin zen ekitaldi hau.


“Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta” deritzon ekitaldi multzoko lehen solasaldia izan da hau. Elgoibarko berdintasun eta euskararen elkarteak, euskaldun topaguneak eta Elgoibarko Udalak bultzatu dute zikloa. Beste zortzi urteurrenetan, euskararen inguruko ekimenak ospatu dira aurten ordea feminismoarekin lotzea erabaki dute.


Solasaldia 19:00etan hasi zen, emakumeen nagusitasuna nabaria zen nahiz eta pare bat gizonezko ere bazeuden. Lehendabizi elgoibarko alkate den Ane Beitiak hitz egin zuen, urrian egingo den zikloa azalduz. Hurrengoa Ane Odria elgoibartarra izan zen solasaldiko bi pertsonaiak aurkeztu zituena: Alde batetik Uxue Alberdi elgoibartarrentzat ezaguna den bertsolari eta idazlea eta bestetik Mari Luz Esteban antropologoa, euskal feminista “handienetariko” bat moduan deskribatu zuena.


Urriak 2 hitzaldia/ Jone Arriola

Alberdik elkarrizketa hasteko gai bat proposatu zion Estebani, “Izan gaitezke feminista euskaltzalea izan gabe?”. Beste honek baietz esan zion, bi norabideetan posible dela. Ondoren, Estebanenek azaldu zuen emakumeoi matxismoak gutxiesten gaituen moduan, euskara hizkuntza minoritarioa izanik beste herrialdeekiko berdina gertatzen ziaola. Honen moduan beste hainbat erreferentzia egin zituen bi gai hauek lotuz. Bikoteak solasaldian zehar beraien bizipenak kontatzen aritu ziren feminismoarekin edota euskararekin lotuta zeudenak.


Azkenik bai feminsmoak eta baita euskarak etorkizunera begira dituen erronkez hitz egiten aritu ziren. Entzuleek amaieran solaskideei galderak egiteko aukera izan zuten.


Hurrengo solasaldiak

Uxue Alberdi eta Mari Luz Estebanen solasaldiazgain beste bost ekitalditara joateko aukera dago. Guzti hauek feminismoaren eta euskalgintzaren inguruko gaiak jorratuko dituztelarik:

- Urriak 18: “Euskara generoaren ikuspegitik”

- Urriak 20: Rap ibiltaria: La basu, Aneguria eta Raquel Coroma

- Urriak 25: “Izan gaitezke euskalzalea feminista izan gabe?”

- Urriak 27: “Euskalgintza eta feminismoa, atzo eta gaur

- Urriak 28: Bertso bazkari literarioa


Uxue Alberdi eta Mari Luz Esteban/Jone Arriola


Comments


 SEARCH BY TAGS: 

© 2023 by The Artifact. Proudly created with Wix.com

  • YouTube Social  Icon
  • Facebook B&W
  • Twitter B&W
  • Instagram B&W
bottom of page