Sopela Kosta Fest jaialdiaren laugarren edizioa ospatu da
- Iñigo Gonzalez
- 25 sept 2017
- 2 Min. de lectura
Bost egunetan zehar, kontzertuak egiteko ideiarekin sortu zen, baina baita herriko identitate ezaugarriei presentzia emateko ere
Sopela Kosta Fest jaialdiaren laugarren edizioa ospatu zen pasa den asteburuan udalerri bizkaitarrean. Irailaren 21etik 24ra surfaren mundua protagonista izan zen Sopelan. Musikarekin erlazionatutako ekitaldiak egin ziren. Hondartza sopeloztarretan publiko guztietara zuzendutako doako ikastaro eta aisialdiko ekintza ugari egon ziren.
Surfaren munduarekin erlazio- natutako ekintzak egin ziren pasa den asteburuan Sopelan. Publiko guztietara bideratutako surf ikastaroak eman ziren Herriko Surf Federazioa eta Peña Txuri Surf Eskolak antolatua. Aurten, gainera, kayak ikastaroak gehitu izan dira jaialdiaren egitarauera.
Ikastaroetaz aparte, zenbait aisialdi ekintza ere egin ziren, hala nola; parapente hegaldiak, umeentzako tailerrak, surf zinema eta surf dokumentalen proiekzioa, itxas kantak herriko kaleetatik, kontzertuak udaletxe plazan... honela jaialdia publiko guztietara bideratuta egotea bilatu izan da.
Jaialdian sariak irabazteko aukera ere izan zen, hainbat txapelketa eta lehiaketa egin baitziren. Film laburren hirugarren lehiaketa ospatu zen, jaialdiaren bigarren ediziotik urtero egiten den bezala. Surfaren inguruko laburmetraiek parte hartzen dute honetan. Sarien banaketan Surf Film Laburren Lehiaketaren hiru film sarituen proiekzioa egin zen.

Euskal Herriko Surf Federazioak (EHSF) zenbait txapelketa antolatu zituen, hauen artean; kayak surfeko txapelketa, bodyboard txapelketa, Euskal Herriko Surf Elkarteen arteko txapelketa eta Euskal Herriko surf beterano txapelketa.
Asteburuan zehar herriko inguruak ezagutzeko aukera ere izan zen, ekintzen artean Sopelako inguruetara txango bat egin baitzen, hango landare eta animali espeziak ezagutzeko, baita hango amildegi lerroa ezagutzeko eta burdin hesiaren aztarnak ikusteko ere.
Urteak olatuaren gainean
Sopela Kosta Fest jaialdia 2014. urtean sortu zen. Jaialdiaren helburua udalerri bizkaitarraren turismoa bultzatzea izan zen batik bat. Bost egunetan zehar, kontzertuak egiteko ideiarekin sortu zen, baina baita herriko identitate ezaugarriei presentzia emateko ere, hau da, surfa eta natura. Txapelketak, erakusketak eta inguruko areatzak mantentzeko ekintzak egingo dira edizio bakoitzean.
Comments