Urrian zehar Go!azen telesaileko denboraldi berriko lehen kapitulua emitituko da Euskadin zehar
- Nerea Mazo
- 16 oct 2017
- 2 Min. de lectura
Kapituluaren lehen emisioa Bilbon izan da pasa den urriaren 7an, Euskalduna jauregian
Go!azen telesaileko bigarren denboraldiko lehen kapitulua Euskadin zehar emititu da urrian zehar. Denboraldi berriari hasiera emateko asmoz proiektatu dira kapituluak, Bilbon lehenik, Gasteizen bigarrenik eta Donostian azkenik.

Pasa den urriaren 7an 1400 lagun hurbildu ziren Bilboko Euskalduna Jauregira, Go!azen telesaileko lehen kapitulua ikustera. Telesailaren bigarren denboraldia 2017ko udan zehar grabatu dute Go!azeneko aktoreek, eta orain haien lanaren fruituak batzea tokatzen zaie. Urriaren 11an estreinatu da lehen kapitulua Gasteizen eta urriaren 15ean Donostian. Bilbon, Euskalduna Jauregia jendez bete zen eta harrera ona izan zuten aktoreek.
Era berean, urriaren 7an ETB3 ko jaialdia ospatu zen. Horregatik, hainbat ekitaldi ezberdin egon ziren Go!azeneko estreinaldia barne. Hirutxuloko kideak bertara hurbildu ziren goizean, arratsaldean telesailaren estreinaldia izan zen eta Gatibu taldeak amaiera eman zion ETB3ko jaiari gaueko 22:00etan emandako kontzertuarekin. Ekitaldi ezberdinei dagokienez, jai honek adin guztietarako proposamenak izan zituen. Izan ere, etxeko txikienentzako Hirutxulo, gaztetxoentzako Go!azen eta azkenik Gatibuk mundu guztiari irekitzen zizkion bere musikaren ateak.
Go!azen telesailak ibilbide luzea du atzetik, zortzi urteko ibilbidea hain zuzen ere. “Go!azen” izena izango zuen pelikula batekin hasi zen Jabi Elortegi zuzendaria haziak ereiten. Hortik denbora gutxira, Go!azen telesaila produzitzeari ekingo zion eta zenbait urteko etenaz geroztik, 2016. urtean, berriz ere ekin zioten Go!azen telesaila emititzeari. Aurpegi berriak ikus daitezke iazko telesailean, baita aurtengoan ere. Izan ere, aktore berriak sartu eta zenbaitek telesaila utzi dute. Aipatzekoak diren pertsonaien rol batzuk hauek dira: udalekuko "malotea", neska gogorra eta beldurgarria, despistaturen bat, lagun fidela etb. Esan bezala, bigarren denboraldian zenbait pertsonai mantentzen dira, esaterako: neska aberaskume eta berekoia, neska honen hitzei men egingo dion laguntxoa eta aberaskumearen jomugan egongo den neskatxa umila.
Nerea Mazo/ Donostiako Go!azenen estreinaldia Kursalean.
Comentarios