top of page
albistea

Bartzelonara daramate Calixto Bieitok zuzendutako “Obabakoak” antzezlana

  • Nerea Mazo
  • 22 oct 2017
  • 1 Min. de lectura

Otxarkoagako zentro zibikoan eta Arriagan aritu dira entsegu lanetan abuztutik 11 aktoreak

Urriaren 25etik 29ra egongo da Calixto Bieitok zuzendutako Obabakoak antzezlana ikusgai Lliure teatroan, Bartzelonan.


Pasa den urriaren 19an Bilboko Arriaga antzokian estreinatutako Obabakoak antzezlana Bartzelonara doa zenbait egunez. Obra euskaraz antzeztuko dute eta katalanez azpititulatuta egongo da. Bartzelonan sarrerak salgai jarri aurretik, aktoreek azpimarratu zuten haien ustetan nahiko jende hurbilduko zitzaiela Obabakoak ikustera, “gehien bat Katalunian azkenaldian gertatzen ari dena kontuan izanik”, dio Lander Otaolak. Behin sarrerak salgai jarrita, aktoreek espero zuten bezala, antzokia beteko dute gutxienez lehenengo bi egunetan, sarrerak bukatu baitira urriaren 25 eta 26rako.


Momentuz soilik euskaraz antzezten aritu dira Bilbon. Azaroan berriz, erderaz antzeztuko dute hirian. Urriaren 19, 20 eta 21eko funtzioei dagokienez, harrera ona izan du antzezlanak, Arriaga bete baitute hiru egunetan. Azaroan Bilboko funtzioekin bukatzean, Euskal Herritik abiatuko dira antzezlanarekin, aurreneko geldialdia Gasteizen izango delarik. 2018ari begira Europatik jira egitea dute aurreikusita, izan ere Bernardo Atxagaren Obabakoak bereziki ezaguna da Europa zentraleko herrialdeetan. Han ere, euskaraz antzezten arituko dira azpitituluez baliatuz.

Entseguak Abuztuaren bigarren astean hasi ziren Arriagan dagoen salatxo batean aurkezpenekin eta irakurketekin. Ondoren Otxarkoagan dagoen beste salatxo batean hasi zituzten entseguak eta azkenik Arriagan bukatu dituzte prestaketa lanak. Karmele Larrinagak dio, orokorrean nahiko ondo daudela entsegu salak eta beraz erosotasuna dela nagusi. Nolanahi ere, hoberena funtzioa ofizialki antzeztuko den antzokian ensaiatzea dela dio Larrinagak. Baina orokorrean oso egoera onak eta nahikoa denbora izan dute funtzioa entsaiatzeko. Nahiz eta beti aktoreek nahi izaten duten denbora pittin bat gehiago gauza guztiak perfekzionatzeko.











Nerea Mazo/ Obabakoak antzezlana. Calixto Bieito (zuzendaria), Koldo Olabarri (aktorea) eta Arriaga antzokia.


Comments


 SEARCH BY TAGS: 

© 2023 by The Artifact. Proudly created with Wix.com

  • YouTube Social  Icon
  • Facebook B&W
  • Twitter B&W
  • Instagram B&W
bottom of page